XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEHAR GINUEN BAKARRA!

Jauna, zentzu-gabekoak munduan zear banatzen dituzularik Euskal-erriarentzat atxikia duzun saski joria ez dea oraindik akitua?.

Gainezka eginik bai gagoz!.

Ehun urte ta gehiago pasatuak ditugu itzen kontrako gudu ikaragarrian, eta oraingoan... Oraingoan juduen kontra abiatu behar omen dugu!.

Irakurria dut, egun batzu direla, Prix Goncourt delakoaren ingurukoai buruz Jon Mirande-k eginikako artikulua.

Nondik sortu ditu, juduak, judu-zaleak eta judu-etsaiak direla-ta izkiriatu dituenak oro?.

Hango ustegoen gogoratzekotz ez da bide bat baizik: mundua eta gizonak antisemita amorratu baten begiez ikustea.

Hango aldekoikeria, ez-jakinak, xinplekeriak eta... ez-egiak erokeria zahar baten agertze berriak ditugu: antisemitizgoaren, alegia.

Horik hola, Mirande-ren artikulua hondotik aztertzea ezin berez daiteke delako filosofia hortatik (2) Beste-alde, juduen etsaiekin hauxe dugu beti-ereko hixtorioa.

Horrengaitik, heen teorien oin-arria ikustekotz beharrezkoak liretezkeen gertaera eta proba konkretuen bila asten garenean, berehalaxe agertzen zaigu hunakoa: antisemitizgoaren egia aurretikan on-artu behar dela, haren aldekoek nahi bezala gertaerak eta probak ikustekotz.

Pentsaera horrek beti sasi-abstraktutik konkreturat egiten du bide, behin ere ez kontrako alderat.

Batzutan (hala nola intelektual ustelen aurka egiten dutelarik), aldekoek ere aitortzen duten bezala, arrazoinaz eta experientziaz kanpo azitzen da, ta mugitzen, delako gogo-egoera: nahi-menez, ahal-menez, majiazeta erabili mundu berezian.

Aspaldi danik ikasia dugu, filosofia harek ez duela inoiz pathos baten maila gainditu.

Harat eta, batez ere, hura moldatzen duten kondizione ta hondoko kausa guztietarat bildu behar gure egin-ahalak, zerbait ulertuko ba dugu.

Alta ba, antisemitizgoaren kritika amaika bider egina izanki, jarraiki behar duguia holako gauza bati oldartuz, hango utsak behin eta berriz salatuz, azkenik gabeko Affaire Dreyfus batetan murgilduz?.

Ez nik uste.

Izatekotz, ordu genuke parrari emateko.